Social Action Now!

An objective view to worldwide social issues

Betirako bikote zoriontsua izatea posible al da?

Pilar Jericó adituak bere “Parejas longevas y felices, ¿cómo lograrlo?” El País egunkariaren blog sarreran idatzitakoaren arabera posible da behin ezkonduta egonik ere betiko zoriontsua izatea. Gaur egun zaila dirudien helburu hau lortzea posible denaren adibide hartzen ditu 81 urte ezkonduta igaro dituzten John eta Ann Betar Estatu Batuarrak. Hauez gain, beste adibide batzuk ere azaltzen dizkigu artikuluan. Esate baterako: Españako Justo Galindo eta Lucia Rodriguez (81 urtez ezkonduta) edota Yang Shengzhong eta Jin Jifen (90 urtez ezkonduta). Baina datu hauek zehaztu ondoren zera gehitzen du Pilar Jericó-k : urte askotako ezkontza izateak ez du esan nahi senar- emazteak zoriontsuak direnik. Horren oinarri ditugu Glenn-ek 90. hamarkadan egindako azterketen emaitzak, non 20 urte ezkonduta zeramatzaten bikoteen artean  %25 ak baino ez zuen baieztatu harremanaren hasieran zuten zoriontasun maila bertan bera gelditzea edo gainditzea lortu zutenik.

Artikuluan azaltzen zaigunaren arabera, betiko bikotearekiko harremana luzatzea, hainbat arrazoik eragindako egoera izan daiteke. Hala ere, historian zehar orokorrean honako arrazoi hauek izan dira ohizkoenak edo pisutsuenak: seme-alabak, arazo ekonomikoak, erlijioak eta gizarteak eragindako presioa, lotsagatik edo hobea den beste norbait aurkituko ez delakoaren susmoarengatik besteak beste. Aldiz, zerk eragiten du zoriontasuna bere horretan?

Erabakigarria litzatekeen edozein egoeratan  erabaki garrantzitsuak hartzeak sor ditzakeen arazoa eta zalantzak kontutan izanik, eta bereziki erabaki horiek gure bizitza nola aldarazten duten pentsatzera bultzatzen gaitu Pilar Jericó-k (Zer gertatuko  zen zera egin izan banu?)

felicidad6

Eta hori izango litzateke hain justu bikotean bizitzeak duen zailtasuna, abantaila batzuk bazterrean lagatzen ikasi beharra dagoela beste batzuk eduki ahal izateko. Beti ere norberaren zoriontasuna alde batera utzita eta partekaturiko zoriona besterik ez dagoelakoaren ikuspuntuaren alde egitea.

Horretan oinarritzen baita maitasuna hain justu, norbait maitatu eta hark dituen bitxikeria guztiak onartzean, elkarrekiko etengabeko negoziazioan aritzea, eskuzabaltasun eta errespetuarekin betiere.

Horrela islatzen du adituak bere iritzia hitzez hitz: “Cuando nos comprometemos, conocemos el punto de partida del camino pero desconocemos los valles, los precipicios o los cambios de deseo de nuestro acompañante a lo largo de la travesía. Sinceramente, creo que el amor es la necesidad más profunda del ser humano y por el que vale la pena vivir, pero como todo lo valioso, requiere dedicación, tiempo, paciencia, respeto y muchas dosis de cuidado”.

felicidad3

Eta horrela azaltzen du hain justu bere hitzetan Pilar Jericó-k: ” El amor es una experiencia dinámica, de profunda generosidad y aceptación, que implica gestionar las tensiones y las paradojas a las que nos enfrentamos como personas hacia un objetivo compartido.”

felicidad2

Horrenbestez, Alacón-en lana kontutan izanik zera ondorioztatu dezakegu, zoriontasuna bezalako sentimendu bat, beti bestelako sentimenduekin lotura estua duen sentimendua dela.

Informazio iturriak:

  • Pilar Jericó (2013-12-1): “Parejas longevas y felices, ¿cómo lograrlo?”. Retrieved from:http://blogs.elpais.com/laboratorio-de-felicidad/2013/12/la-pareja-mas-longeva-del-mundo.html (2013-12-10ean kontsultatua)
  • Yela, C et al (2007): “Las dos caras del amor: funciones, mitos, paradojas y renuncias”. Retrieved from: Worchel, S. et al. “Psicología Social”, Thomson, 2007.
  • Glen, D. (1991): “The recent trend in marital success in the United States”. Retrieved from: Journal of Marriage and the Family, 53, 261-270.
  • Alacón, R. (2012). “Relaciones entre felicidad, género, edad y estado conyugal”.Revista de Psicología19(1), 27-46.
  • Acevedo, V. E. (2010). “Parejas satisfechas de larga duración en la ciudad de Cali”. Pensamiento Psicológico3(8).
  • Weber, G. (1999). “Felicidad dual”. Herder.
  • Sanpedro, P. (2004). “El mito del amor y sus consecuencias en los vínculos de pareja”. Disenso45.
Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: