Social Action Now!

An objective view to worldwide social issues

Kolore, kolore eta hizkuntza guztiak

p004_f01Sortzen-eko Aiora Epeldek Berrian argi azaldu bezala «D ereduaren alde egin behar dugu, inoiz baino indar gehiagoz, hurrengo matrikulazio kanpainan». Sinesgaitza da oraindik ere Euskal Herrian haur asko eta askok beraien ama hezkuntzan ikasteari trabak jartzen jarraitzea. Nafarroako zein Madrilgo gobernu zentraletik martxan jarri den azkeneko tramankulua Ikastolak eta D eredua bera ETArekin lotzea izan da. “Dena ETA da” teoria oraindik eta muturrerago eramatea alegia.

Honen aurrean, eta azkeneko egunetan gertatutakoak ikusita, 15.000 herritarrek babestu zuten atzo Iruñean ELA, LAB eta EILAS sindikatuek, Sortzen ikasbatuaz elkarteak eta Ikasle Abertzaleak-ek egindako manifestazio deialdia.

Azkenaldian, Madrildik zein Nafarroako gobernutik Ikastolen eta D ereduaren beraren aurkako eraso kanpainak ematen ari dira.

Lehenik Guardia Zibilak Nafarroan D ereduan lanean aritzen diren 1600 irakasleak zelatatu eta ETArekin zer nolako zerikusia zuten ondorioztatu nahi izan zuen. Azkenik, ondorio bezala aurkezturiko informean, Nafarroan D ereduan irakasten jarduten den lau irakasletik bat “ETA zalea” dela ondorioztatu zen, ezker abertzalearekin loturaren bat dutela argudiatuz.

Hau ordea ez da hemen gelditu eta Nafarroako presidentea zein hezkuntza kontseilaria, Yolanda Barcina eta Jose Iribas hurrenez hurren, eta Espainiako barne ministroa, Jorge Fernandez Diaz, ikerketa hau babesten eta D ereduaren aurka “hartu beharreko neurriak hartzeko prest” azaldu dira.

«Haiek ari dira D ereduaren kontrako kanpaina egiten; haien eredua grisa da, haien ideologia inposatu nahi dute, eta guk kolore guztiak nahi ditugu hezkuntzan». Hauexek Gorka Bueno LAB sindikatuko kideak atzoko manifestazioaren aurretik botatako hitzak.

Ez gara orain kontrako kanpaina bat aurrera eramateak zer suposatzen duen eta ez duen eztabaidatzen hasiko. Hala ere, gaiaren inguruan bai aurretik aipaturiko hiru politikariek zein beraien alderdikide eta inguruko komunikabideek hartu duten jarrera ikusita badirudi ez dela oso urrutira joan Bueno jauna.

“Ez gara ari jasotzen euskarazko eskaera handiagoa beste hizkuntza bat eskaintzen ari garelako, ingelesa. Apustu handia egiten ari gara. Horregatik, lehen Nafarroako Parlamentuak eskatzen ziguna baino gutxiago egin behar izan dugu D ereduarengatik”. Hitz hauek Yolanda Barcina Nafarroako Presidenteak asteon, atzo, 13TV telebista katean izandako tertulia batean bota zituen. Kanpaina bat ez dakit, baina, bistan denez, estrategia bat bai dutela martxan jarria Euskara Nafarroako ikasgeletatik ateratzeko.

«Guk argi izan dugu beti ingelesez ikasteko programak D ereduaren aurka sortu zituztela; beti ukatu egin dute, orain arte; baina Madrilen, azkenean, halaxe dela onartu du Barcinak» esan zuen atzo EILASeko Amaia Zubietak atzo Yolanda Barcinak 13TV telebista katean esandakoaren inguruan. Badirudi hemen esatera ausartzen ez direna Madrilen esaten dutela, erosoago daudela bertan. Barcinak bere legebiltzarrean, Nafarroakoan, maskarak jantzi eta gezurrak egia ezkutatzeko erabiltzen dituen bitartean egiak esaten ditu Madrilen. Lasaitasun osoz ikusten zaio bertako telebista kateetan. Bitartean euskaraz egiten den nagusiena, EITB, zentsuratu egiten du behin eta berriz Nafarroan. Hortxe dago bere jarrerak ondo baino hobeto ulertzeko giltza eta adibidea.

Guardia zibilaren txostenaren inguruan, “Terroristak” eskoletatik atera behar direla esan zuen tertulia honetan bertan Yolanda Barcinak. Ni pertsonalki oso aspertuta nago behin eta berriz Garzon epaileak “Dena ETA da” esan zuenetik hau argumentu bezala baliatzeaz Euskararen inguruan egiten den edozein ekintza “zikindu” eta, kasurik larrienetan, legez kanpo uzteko.

“Manipulaziorik ez. Hezkuntzan, kolore guztiak!” izan zen atzo Nafarroako hiriburuko karriketan zehar ozen oihukatu zuten lema. Aspalditxo ari gara ikusten baina hori ez dela gertatzen hainbat esparrutan. Ikusi besterik ez dago bestelako esparruetan ere, komunikabideak kasu, zer nolako eragina azaltzen duen botereak, baita hezkuntza curriculumean ere, noski. Baina, tamalgarria deritzot oraindik ere XXI. Mendean kalera atera beharra gure seme-alabek euskaraz ikas dezaten eskubidea izateko. Lotsagarria.

Gure herrian izandako gatazkak kontuan izanda, eta oraindik ere zabalik dauden zauriek min asko egiten dutelarik, argi eta garbi izan behar dugu elkarbizitza izan behar dela gure herriaren etorkizun berria eraikitzean jarri behar dugun lehen harria. Hala, elkarbizitzarako behar hori ikusita, non sartzen da hizkuntza bat zapaltzea guzti honetan?

Egilea: Maialen Solabarrieta

ERREFERENTZIAK:

 

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: