Social Action Now!

An objective view to worldwide social issues

“Bake-berdea”, askotan, irudi beltza

 “Greenpeace” 1971. urtean Vancouver-en, Kanadan, sorturiko gobernuz kanpoko erakundea da eta ingeleseko “green” (berdea) eta “peace” (bakea) hitzetan du jatorria. Erakunde honek ez ditu indarkeriazko ekintzak burutzen, baizik eta bere helburuak lortzeko ikerketak egiteaz arduratzen da. Erakunde honek bere orrialde propioa du Espainian eta bertatik interesgarriak iruditu zaizkidan zenbait puntu hartu ditut geroago jorratzeko, horien artean: nola antolatzen diren eta nondik finantzatzen diren.

"Greenpeace"

Antolamenduari buruz hitz egitean, ezinbestekoa da Amsterdamen dagoen ofizina internazionalari buruz hitz egitea. Hau, 31 sekzio nazionalekin eta txalupekin elkarlanean aritzen da, erakundearen ezinbesteko atalekin, alegia.

Greenpeace-aren barruan erabakiak hartzeko mekanismo bat dago eta bertan erakundeko hainbat sektorek hartzen dute parte. Honen bitartez erabakiak azkar hartzen dira eta beraz, pertsona edo sektore bakar batek erabakiak hartzeko arriskua baztertzen da, gehiengo baten erabakia kontuan hartuz.

Erakundearen finantzazio iturriei dagokienez, bazkideak dira ekarpenak egiten dituztenak eta ez dute gobernuaren donaziorik onartzen, ezta alderdi politikoen edota enpresen laguntzarik ere. 100.000 bazkide dira Greenpeace aurrera eramaten dituztenak, hainbat ekintza, kanpaina, ingurugiroaren hezkuntzari buruzko programak… eginez.

Sarrera honi amaiera emateko, erakunde honi buruzko berri bat aukeratu dut orain dela gutxikoa baita. Berri honek dioena zera da: Greenpeace-eko sei ekintzailek Europako eraikinik handiena eskalatu zutela, “Shell” petrolioarena, alegia. Ekintza honen bidez, kideek pankarta bat eseki zuten, Artikoa ez suntsitzeko mezua eskainiz.

Antzerako Greenpeace kideen ekintza baten inguruan, Errusiako presidenteak, Putin-ek, honako iritzi hau azaldu zuen:

No conozco los detalles de lo que pasó pero es totalmente evidente que no son piratas. Es completamente obvio que esta gente violó las normas de la ley internacional.

Hitz hauek, errusiako firma bateko plataforma bat eskalatzearen ondorio ziren. Jarraian dagoen argazkian ikus daiteke Putin aurretik jarritakoa esaten.

0925_putin_afp_g.jpg_1853027552

Putin hitzaldian

Horrez gain, bada beste gertaera bat 2012an burutua, “Shell” enpresaren plataformari  eginiko blokeoa, alegia. Jarraian gertaerari buruzko bideoa:

Aipamenak:

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: