Social Action Now!

An objective view to worldwide social issues

Ezbeharraren ordua Haitin

Dominikar Errepublikako Kartografiaren inguruko proiektu bateko kideak, Pedro Pablo Hernaiz Huertak hain zuzen ere, 2010eko urtarrilaren 12an Haitin gertaturiko lurrikararen berri eman zuen “El Pais” aldizkarian. Sarrera honen bidez, orokorrean lurrikarak zergatik gertatzen diren azaltzen du, jarraian Antilletako herrialdeko ezbeharra adibidetzat hartuz. Aditu honek dioenez, lurrikarak aktibo dauden failen mugimenduen ondorioz sortzen dira, hau da, failen alde bietan kokaturiko blokeetan hainbat hamarkadetan pilaturiko energia elastikoa askatzen da P eta S honda motak sortuz. Azkenik lurrazala ukitzean, suntsiketa handiak sortzeko arriskua duten gainazaleko honda bihurtzen dira. Jarraian, hondamendi naturalaren azalpena irudien bitartez:

origen-de-los-terremotos

Lurrikaren prozesua

Lurrikararen eskutik sorturiko arazoei erreparatuz, hiru taldetan sailkatu daitezke eraginak. Alde batetik, ondorio sozialak, bestetik, ekonomikoak eta azkenik, politikoak.

  •  Ondorio sozialen adibide dugu, Amnistía Internacional-ek egindako salaketak emakume eta ume haitiarren inguruan. Suntsiketa gertatu ondoren, hainbat gizonezko egoeraz baliatu ziren genero biolentziak indarrean jartzeko. Behin-behineko kanpamentuetan zeudela, Gerardo Ducos ikertzaileak dioenez, emakume zein umeak gizon talde batzuen aginduz eta indarkeria erabiliz, beste gune batzuetara eraman eta bortxatuak izan ziren. Horrez gain, egoerak ere ez zuen laguntzen, gauean energia elektrikorik ez baitzen egoten, eta beraz, ekintza hauek aurrera eramatea errazagoa egiten zitzaien.
  • Jean-Max Bellerive izeneko Haitiko politiko baten hitzetan, 316.000 pertsona baino gehiago hil ziren suntsipenaren ondorioz, nahiz eta hasiera batean tokiko agintariek 250.000 hildakoren zifra transmititu. Bestalde, zauritu ugari ere izan ziren eta Dominikar Errepublikako Jimaní ospitalera tokiz aldatu zituzten laguntza jasotzeko asmoz. Mediku kubatarren parte hartzea ere ezinbesteko izan zen, 676 zaurituz arduratu baitziren.

    Hildakoak Haitin

  • Ekonomiari erreparatuz, 2010eko azaroaren 28an buruturiko hauteskundetan, ustelkeria prozesuak, hauteskunde-iruzurrak eta politikaren desegituraketa nabarmendu ziren. Horrez gain, nazio printzipalek laguntza eskaintzea erabaki zuten, horretarako, Banco Mundial, Fondo Monetario Internacional eta Banco Interamericano de Desarrollo instituzioek eta elkarte internazionalek 400 milioi dolar eman zizkien Haitiri. Laguntza gehiago ere eskaini zitzaien haitiarrei, hala nola, portuak, aireportuak eta errepide nazionalak erabili zituzten materialak helarazteko.

 Behin ondorioak aipatu ondoren, minutu gutxi batzutan Haitiko ezbeharra azaltzen duen bideo bat da jarraian ageri dena:

ERREFERENTZIAK:

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: