Social Action Now!

An objective view to worldwide social issues

LOMCE legea, atzerantz goaz aurrerantz ez bagoaz

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak EITBko orrialdean aipatu bezala “erreforma ‘astakeria’ da, ‘atzerapausoa’. Honez gain,  ‘egurrezko ikasmahaiekin hornitutako eskolaren garaira eramaten gaitu’, eta arlo politiko instituzionaletik, euskal autogobernuaren kontrako ‘erasoa’ da.”Ez dago beste hitzik Wert-ek lomceplazaratutako hezkuntza erreforma legea definitzeko “atzera pausua” baino. Honako berrikuntzak kritika eta hitz gaizto ugari baino ez du jaso. Berrikuntza baino, “zaharkuntza” deituko nioke hala ere, eta honen adibide argi dira Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organiko honek ekarriko lituzken aldaketak.

Hasteko, gure hizkuntza den Euskara, bigarren plano lotsagarri batera eramango luke, espezialitate ikasgaitzat joz. Honek ikaragarrizko kalteak ekar ditzakeelarik Euskararen normalizazio prozesuan. Honen ildotik, Eider Garaikoetxeak EITB-ko orrialdean ondo azaltzen duen lez, “edukien %65 kontrolatuko du Espainiak (%75, bigarren hizkuntza ofizialik ez duten erkidegoan)”. Ondorioz, esan genezake, ministerioaren kontrol maila izugarri igoko dela, eta horrela, zentralizatzailetzat jo genezake LOMCE. Laburbilduz, eta Jaurlaritzak eta euskal hizkuntza komunitateak salatu duenez “Wert ministroak berak goraipatutako euskal hezkuntza sistema ez dute aintzat hartu”.

Hau gutxi balitz, erlijioak izugarrizko indarra hartuko du, izan ere notan kontutan hartuko da, eta beste ikasgaien adinako ordu kopurua eskainiko zaio. Erlijio ikasketak jorratzeko aukera ematea zuzena al da? Norberak egin dezala bere gogoeta, baina pentsamendu eta aukera librea izateko oinarria ezabatzen denaren iritzikoa naiz ni. Honez gain, Eider Madina Berasategik Argian aipatu lez Lanbide Heziketan “erdi mailakoa baino apalagoa izango den oinarrizko maila bat sortuko dute”. Askok irudipena dugu, Lanbide Heziketa gutxiesteko era bat dela, “ikasle txarrak” bidetik kentzeko metodo bat.

Laburbilduz, gure hezkuntza zein hizkuntzaren aurkako eraso zuzena da LOMCE, beraz esan diezaiogun EZ!

Erreferentziak:

– Erredakzioa, 2013/10/11, EAJ:’LOMCE Legea ez da indarrean sartuko’ testutik, http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/1580750/lomce-legea–ortuzar-eaj-wert-legea-ez-da-indarrean-sartuko/

– Eider Madina Berasategi, 2013/10/10 “Zer aldatuko den LOMCE legea onartu ondoren” testutik, http://www.argia.com/albistea/zer-aldatuko-den-lomce-lege-onartu-ondoren

– Eider Garaikoetxea, 2013/10/10 “LOMCE legeak ekarriko dituen 10 aldaketa nagusiak” testutik, http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/1544468/lomce-legea–wert-legeak-ekarriko-dituen-10-aldaketa-nagusiak/

Egilea: Maialen Solabarrieta

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: