Social Action Now!

An objective view to worldwide social issues

Eduardo Punset: Zoriontasuna non-nahi aurkitu genezake

Eduard-Punset

Eduardo Punset zientzialari aditua, Jose Mota umoristarekin elkarlanean aurkitu dugu oraingo honetan bere blog-ean  idatzitako “La felicidad no está necesariamente donde uno espera” sarreran. Bertan, zientziaren esparrua alde batera lagatzen du kataluniarrak, egun arrunt batean kalean ikusitakoa aztertzeko asmoz. Artikuluan deskribatzen zaigun egun emankor horrek eman duen ondorio nagusia azaltzen digu hurrenez- hurren. Hau da, berak antzeman eta bereziki nabarmenduko lukeenaren arabera, kalean zehar irribarrerik gabeko hainbat pertsona dagoela. Hala azaltzen du bere hitzetan arazoaren sustraiaren arrazoia eta buruan darabilkion ondorio nabarmenena: “Los que no sepan conciliar en el futuro entretenimiento y conocimiento, en la universidad o en el trabajo, no conseguirán nunca que despegue la innovación productiva alrededor suyo”.

Eduardo Punset-ek bere azken liburuetan idatzitakoaren arabera, zoriontasuna izatea beldurrik ez izatea litzateke, era orokor batzean adierazita behintzat. Horrekin batera, zenbait ikerketa zientifikotan bildutako emaitzen arabera, zoriontsu izateko gaitasun neurgaitza eduki arren zoritxarreko sentitzeko aukera ere neurgaitza litzatekeela ondorioztatu du.punset3

Egoera hau kontutan izanik, bere ustetan teknologia eta zientzia dira gizakiari zorigaitzez ilundutako zulo horretatik ateratzen lagunduko digutenak. Horren ustea sendoa du Punset-ek, honen ustez, beraiek izango baitira hemendik aurrera bizitzan aurrera jarraitzeko baliabideak zehaztuko dituzten tresnak. Hau guztia ondorioztatzeko zera diosku: Gizakiak sarritan izaten dituela erabakiak hartzeko zailtasunak, sena edo intuizioa erabiltzen dugulako batik bat gure bizitzan arlo ia guztietan, horrelako erabakiak arazoak erakartzeko aukera zabala izanik. Arlo zientifiko eta teknologikoan aldiz, ez da horrelakorik ematen. Kasu horietan argi islatzen da: “La posibilidad de error, usando la intuición es mil veces menor que usando la razón. Así que adiós a aquello que nos enseñaron de: piensa bien y piénsalo mucho antes de decidirlo.”

algoritmo de la felicidad

Azkenean, zera ondorioztatzera eramaten gaitu Eduardo Punset-ek Paula Arenasek egindako azken elkarrizketan, bere “El viaje de la felicidad” liburuan eta Mihaly Csikszentmihalyi-rekin izandako elkarrizketa batean: ez dakigula gure sentimendu eta emozioak era egoki batean kudeatzen. Hori izan liteke beraz haren ustez gure arazorik nabarmenena. Hala ere azken mendean zehar barneratu dugun jarrera berekoia baztertzeak eta bestelako jarrera altruista litzakeen talde-jokabidea garatzea litzateke arazo honen konponbidea adituaren ustez. Horregatik, zera esanez amaitzen du bere lana: “La felicidad es la ausencia de miedo, igual que la belleza es la ausencia de dolor”.

Informazio iturriak:

 

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: