Social Action Now!

An objective view to worldwide social issues

Izarren Argia

Jon A. Larreategik 2007ko Martxoaren 19an bere GARAko artikuluan argitaratu zuen euskal historia zati hura izan zen Baleukok hiru urte geroago, 2010ean kaleratuko zuen filmaren oinarri. Filma hau “Izarren argia izenburua”-rekin, Mikel Rueda Sasieta zuzendariarekin buru, eta Barbara Goenaga edota Itziar Lazkano bezalako aktore garrantzitsuek antzeztua izan zen.

Filma honek Saturrarango kartzela hartzen du eszenatoki. Saturrarango kartzela antzina bainuetxea izan zen, baina gutxik dakite gerraosteko gertakaririk gogorrenetakoak bizi izan zirela bertan 1938 eta 1944 urteen artean.balneario

Saturrarango espetxea Mutriku eta Ondarroa banantzen dituen hondartzan kokatua zegoen; hasieran, bainuetxe eta ostatu turistiko moduan eraikia izan bazen ere, 1921.urtean, Gasteizko Elizbarrutiko apaiz-gaiei eman zitzaien haren jabetza, eta gerra zibila hastean, 1936an, Euzko Gudarostearen kuartel moduan erabilia izan zen, faxisten esku gelditu zen arte.

1937ko abenduaren 29an, Frankoren tropek, bainuetxea, emakumezkoen “segurtasun handiko kartzela” gisa berregituratu zuten emakume errepublikarrak bertan espetxeratzeko asmoz. Kanpoaldea soldadu faxistak eta reketeak (faxisten aldeko karlistak) zaindua bazen ere, presoen zainketaz mojen esku gelditu zen.

Bertan espetxeratutako emakumezkoen gehiengoa errepublikari leial izatea leporatu zieten eta beste asko, errepublikarren alaba, emazte edo familiakoak izateagatik zeuden bertan. Horrez gain, errepublikarekin konpromisoa zeukaten hainbat emakume ere baziren: frontean borrokatutako milizianoak, politikariak, sindikalistak…etab. Haien artean azpimarragarriena Rosario Sánchez Mora izan zen “Rosario dinamitaria” ezizenaz ezagutua “Gazteri Sozialista Bateratuan” parte hartzeagatik.

Presoetako asko euskaldunak ziren, baina asturiar pila bat ere bazegoen; eta baita Brigada Internazionaletan parte hartutako atzerritarrak ere. Bertan, egoera iraingarrienak jasan behar izan zituzten.

Bost mila emakume inguru espetxeratu zituzten inolako arrazoirik gabe, eta askatasuna kendu zieten. Seme-alabak lapurtu eta umeak familia falangistei adopzioan eman zizkieten. Hori guztia Vallejo doktorearen “gutxiagotasun mentalaren teoria” ankerrean oinarrituta.

Emakume hauek guztiak, euren pentsaerari eusteagatik eta, azken finean, konpromisoa, koherentzia eta duintasuna gordetzeagatik izan ziren kartzelaratuak.

Ezarritako sistemak nahi ez zituen alabak ziren. Inposaketan oinarritutako sistema autoritario eta zorrotz hark ez zuen ulertu emakumearen gaitasuna eta eginkizuna.6

Gure oroimen historikoa berreskuratzeko saiakeran, emakumearen ikuspegitik eta generoa kontuan hartuz bideratu da filma.

Arrazoi nagusia bi eremuak uztartzea litzateke, emakumea eta oroimen historikoa, hemen Euskadin egiteke genuen betebeharra, alegia…

2006ko ekainaren 22an Diputatuen Kongresuak 2006. urtea “Memoria Historikoaren Urtea” izendatzea onartu zuen. Alderdi Popularra bakarrik azaldu zen aurka. 70 urte bete ziren bidegabekeria urte luzeak ekarri zituen gerra bukatu zenetik.

Geroago, 2007ko urriaren 31ean, Memoria Historikoaren Legea onartu zen. Lege horren bidez, Gerra Zibilean eta Diktaduran jazarpena edota indarkeria jasan zutenen eskubideak aitortu eta gehitu ziren, baita euren aldeko neurriak ezarri ere.

Badirudi halako urteurren bat, 70. urtemuga hain zuzen, honelako lege batekin ospatu beharra zegoela, baina egia esan, berdin zen… berdin zen 70, 50 edo 2 urte igaro izan. Lege hau behar-beharrezkoa zen. Batzuen ustez, berandu heldu da, eta beste batzuek diote gutxienez heldu, heldu dela; gure ustez, orain atea irekita dagoela eta beraz, beste urrats bat emateko ordua da.

Beste urrats bat ahaztutakoen alde, beste urrats bat bidegabekeria eta zentzugabekeria oroitzeko. Azken batean, beste urrats bat garai hark zer eragin zuen eta protagonistek zer-nola bizi izan zuten behin betiko garbi uzteko.

“Izarren argia” proiektuak urrats hori eman nahi izan du, filma ez baita garai bateko kontakizun hutsa, ezta belaunaldi batekoa ere. “Izarren argia” sentimendu bat da, itxaropenerako arrazoi bat, jende askok galdu baitzuen itxaropena aurrera egiteko guztiz beharrezkoa zenean. Filmak, modu narratiboan, garai ilun baten berrikuspena proposatzen du. Izan ere, jende asko isilik geratu behar izan zen bizirik jarraitu ahal izateko, askok amets egin behar izan zuten itxaropena ez galtzeko.

Protagonisten oroitzapenen bidez historiaren pasarte bat gogoratuko dugu, batzuek ezabatu nahi izan dutena baina film honi esker berreskuratu ahal izango duguna eta inoiz galduko ez duguna. Espetxeaz arduratzen ziren mesedetako mojak ez ziren izan inondik ere karitatearen eredu; sistemaren konplize izan ziren, beste pieza bat erregimenaren errepresio-katean. Hainbat pertsona ausartu dira zenbait urte geroago kartzelako hormen artean bizi izan zituzten izugarrikeriak salatzera: tratu txar fisikoak eta psikikoak, gosea, umeen eta emakumeen heriotzak…Eta, batez ere, tratu iraingarria, giltzapean zituzten nesken eguneroko zapalkuntza. Zentru hartan 177 pertsona hil zirela jakin da, haietatik 59 inguru haurrak.

“Izarren argia” filmean, espetxeratutako emakume baten istorioa azaltzen da, Victoriarena, baina edozeinena izan zitekeen. Victoriaren oroitzapenen eta borrokaren bidez jakingo dugu zelan bizi izan ziren kartzela hartan eta zelakoa zen hango eguneroko jarduna. Izan ere, emakume haiek gerraren alderik latzena jasan behar izan zuten: baldintza penagarrietan biziraunez itxarotea beste aukerarik ez baitzuten.12033

Horregatik, “Izarren argia” emakume haiei guztiei eskainitako omenaldia da. Estatu osoko emakumeak izan ziren. Espetxeratu eta aukeratu ez zuten leku batean bizitzera derrigortu zituzten, maite zituztenengandik urrun. Aukerarik gabeko emakumeak, ahotsik gabekoak, baina, aldi berean, itxaropenez beteak.

Eta honegatik guztiagatik behar dugu film hau, emakume haiei justizia egiteko, lotsagabekeriak historiaren pasarteok estali ez ditzan, baina batez ere, sasoirik gogor eta ilunenetan ere itxaropenerako tartea badagoela erakusteko.

Erreferentziak

  • Larreategi, Jon A. 2007ko Martxoak 19. Crónicas de la guerra y la depresión. Cárcel de Saturraran, prisión franquista.  GARA Egunkaria. 2013ko Urtarrilak 10 hartua honako helbidetik: http://gara.naiz.info/paperezkoa/20070319/8819/es/Carcel/Saturraran/prision/franquista
  • Estrellas que alcanzar. Asteartea, 201oeko Irailak 10. Estrellas que alcanzar y las estrellas de la memoria. 2013ko Urtarrilak 12 hartua honako helbidetik: http://estrellasquealcanzar.blogspot.com.es/
  • eitb.com. 2012ko Urtarrilak 13. Euskal Telebista estrenará el domingo la película “Izarren argia”. 2013ko Urtarrilak 12 hartua honako helbidetik: http://www.eitb.com/es/television/detalle/811596/euskal-telebista-estrenara-domingo-pelicula-izarren-argia/
Advertisements

One response to “Izarren Argia

  1. Johnf287 May 16, 2014 at 2:01 am

    I have been surfing online more than 3 hours today, yet I never found any interesting article like yours. It is pretty worth enough for me. In my view, if all webmasters and bloggers made good content as you did, the internet will be much more useful than ever before. adecggfegdae

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: