Social Action Now!

An objective view to worldwide social issues

Mundua ikusteko beste era bat

Google Glass-ek, 2013.urtean aplikazioak eta esploratzaileak garatzen dituzten hainbat ingeniariren eskuetara heldu zen asmakizunak, 25 hazbeteko definizio altuko pantailaren erabilera eskaini zien erosleei 1.500 milioi dolarren truke. Ideia berri honen jatorria Google-n bertan dago eta hauek, 2014. urtea jarri zuten kontsumitzaile ororen eskuetara heltzeko kaleratze data bezala. Objektu honen ezaugarririk nabarmenena irudia da, proiekzio bidez sortutako irudia, alegia. Hala ere, ikusteko arazoak dituztenentzat zenbait xehetasun konpontzeko daude oraindik.

"Google Glass"

“Google Glass”

Read more of this post

Ezbeharraren ordua Haitin

Dominikar Errepublikako Kartografiaren inguruko proiektu bateko kideak, Pedro Pablo Hernaiz Huertak hain zuzen ere, 2010eko urtarrilaren 12an Haitin gertaturiko lurrikararen berri eman zuen “El Pais” aldizkarian. Sarrera honen bidez, orokorrean lurrikarak zergatik gertatzen diren azaltzen du, jarraian Antilletako herrialdeko ezbeharra adibidetzat hartuz. Aditu honek dioenez, lurrikarak aktibo dauden failen mugimenduen ondorioz sortzen dira, hau da, failen alde bietan kokaturiko blokeetan hainbat hamarkadetan pilaturiko energia elastikoa askatzen da P eta S honda motak sortuz. Azkenik lurrazala ukitzean, suntsiketa handiak sortzeko arriskua duten gainazaleko honda bihurtzen dira. Jarraian, hondamendi naturalaren azalpena irudien bitartez:

origen-de-los-terremotos

Lurrikaren prozesua

Read more of this post

“Bake-berdea”, askotan, irudi beltza

 “Greenpeace” 1971. urtean Vancouver-en, Kanadan, sorturiko gobernuz kanpoko erakundea da eta ingeleseko “green” (berdea) eta “peace” (bakea) hitzetan du jatorria. Erakunde honek ez ditu indarkeriazko ekintzak burutzen, baizik eta bere helburuak lortzeko ikerketak egiteaz arduratzen da. Erakunde honek bere orrialde propioa du Espainian eta bertatik interesgarriak iruditu zaizkidan zenbait puntu hartu ditut geroago jorratzeko, horien artean: nola antolatzen diren eta nondik finantzatzen diren.

"Greenpeace" Read more of this post